XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez dut uste ezer txarrik egin zuenik; beno... oraindik ez dakigu ziur-ziur.

- Badaezpada ere, esan iezaiozue ez dudala hemen inguruan gehiago ikusi nahi.

Ez zaizkit atsegin arazotan sartzen diren bezeroak, are gutxiago dirua zorretan uzteko ohitura badute.

- Lasai, Stewart jauna, ez duzu gehiago ikusiko eta, norbait horretaz arduratu da.

Zirudienez, polizia nintzela pentsatzeak ez zuen gehiegi pozten.

- Ni izan naizela uste al duzu?.

- Nola jakin dezaket ordaindu dizula eta zuk ez zenuela hil?.

- Zertarako hil behar nuen ordaindu ondoren? - Auskalo!.

- Hara esan zuen giltzapean zeukan liburu bat kaxoitik atera ondoren, hemen dirua zor diguten eta ziguten pertsona guztien izenak idatzita dauzkat.

Orriak pasatzen hasi zen.

- James Maccrae... hemen dago!- esan zuen liburua gure aldera begira jartzen zuen bitartean.

Apirilaren bostean ordaindu zuen. Ikusten duzue?.

Lasai gelditu zen hau ikustean, baina bapatean berriz ere teinkatu zen.

- Noiz hil zuten bera? - Apirilaren hogeitabatean.

Hasperen sakon bat egin zuen.

- Orduan, ikusten duzunez, nik ez dut zerikusirik.

Nik ez nekien zer esan eta besaulkitik altxa nintzen Stewart jaunari eskua luzatuz.